114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak uztailaren 3an emandako 1682/2009 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zenbait lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hona hemen bete beharreko lanpostu hutsak: Mikrobiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat, Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat, Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat.

Akats bat atzeman da ebazpen horren testuan (2009ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) eta, beraz, zuzenketa egin da. Hala, oposizioaldiko lehenbiziko ariketa hasteko ordua aldatu da Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu hutsaren deialdian (Bideko Ama Birjina Ospitalea, zenbakia: 62588) 9590. orrialdean:

Honela dioen tokian:

Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko irailaren 25ean eginen dela adieraztea, 10:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko bilera gelan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 4an).

Honela behar du:

Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko irailaren 25ean eginen dela adieraztea, 9:30ean, Bideko Ama Birjina Ospitaleko bilera gelan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 4an).

Iruñean, 2009ko irailaren 8an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0922153