110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

UE 13 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2009ko abuztuaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Orbarako UE 13 unitatea birzatitzeko Pedro Carmelo Maisterra Aguerrek sustatu duen proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orbaran, 2009ko abuztuaren 22an.-Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L0921247