110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-Gastu gehikuntza:

1.581.690 kontu-saila: mendiko lanak-basoko eginbeharrak. Kredituen sorrera diru-sarreren bidez: 95.928,52 euro.

Gastu gehikuntza, guztira: 95.928,52 euro.

-Finantzabidea:

1.75508 kontu-saila: mendiko lanetarako diru-laguntza: 95.928,52 euro.

Finantzabidea, guztira: 95.928,52 euro.

Miranda Argan, 2009ko abuztuaren 18an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0921057