110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehakatuko determinazioak). Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2009ko abuztuaren 18an egin osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (antolamendu xehakatuko determinazioak), Martzillako 2. poligonoko 147. lurzatiari dagokiona, Ochoa Navascues Carlos e Ignacio, S.C.k sustatua. Aldaketa horren bitartez, orain arte produktibitate handiko lurzorua izandakoa gorde beharreko lurzoru urbanizaezin bilakatuko da, jarduera berezietarako lurzoruaren azpikategoriarekin. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Martzillan, 2009ko abuztuaren 18an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0921189