110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko alkateak, 2009ko abuztuaren 20ko 36/09 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Xabi 1 merkataritza-guneko eranskineko xehetasun azterlana (1. poligonoko 87, 457 eta 458. lurzatietakoa), Bostargi, S.L.k sustatua, Jon Joseba Oteiza Galain jaun arkitektoak prestatua eta EHAEOk ikus-onetsia 2009ko ekainaren 30ean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Luzaiden, 2009ko abuztuaren 20an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0921225