110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LZAko mediku izateko 122 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LZAko mediku izateko 122 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2008ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Olatz Ormazabal Olave andreari, María Esther Franco García andreari eta Ernesto Martínez de Losa Sáenz de Tejada jaunari, haiek eskaturik, borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrera, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako.

1.-Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LZAko mediku izateko 122 lanpostutarako izendapen proposamena probak gainditu dituztenen zerrendan hurren-hurrengo daudenekin osatzen da:

-Meléndez Gracia, Alberto

-Fernández Muñoz, Natividad

-Gayarre Aguado, Raquel

2.-Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0921236