110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Udal Planeko aldaketa U.C.-5 unitate finkatuan.
Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2009ko abuztuaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Irunberriko Udal Planeko aldaketa, U.C.-5 unitate finkatuan, José Esteban Echeverría Abadiano jaunak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2009ko abuztuaren 20an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0921207