110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ediktua

María Esther Goñi Huartek eta María Gloria Iso Pabolletak gora jotzeko 09/5059 errekurtsoa aurkeztu dute Leozko Udalak 2009ko ekainaren 18an hartu zuen erabakiaren aurka; Artariaingo kaleak zolatzeko obrengatik kontribuzio bereziak ordaintzeari buruzkoa zen erabaki hura.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2009ko abuztuaren 20an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0921229