110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Horietarik 7 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 1959/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (2007ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa). Hirugarren izendapen proposamen osagarria eta kontratazioa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 11n emandako 1377/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu (horietarik 7 lan araubidekoak, lanaldi partzialeko kontratuarekin) oposizio bidez betetzeko prozedura amaitu, 51 lanpostutarako izendapena egin, lanaldi partzialeko 7 lanpostu lan araubidean kontratatzeko bidezkotasuna xedatu zen eta lanpostuak izendatutako edo kontratatutako izangaiei esleitu zitzaizkien.

Izendatutako izangaietarik bostek, igoera txandako batek eta txanda irekiko lauk, funtzionario izaera eskuratu dute eta, lanpostuan jardun gabe, haiek eskatuta, borondatezko eszedentzia egoeran daude, lanpostuaz jabetu ziren egunetik bertatik, egun hartan beste administrazio publiko batean ari zirelako zerbitzuak egiten.

Bestalde, igoera txandako izangai batek, lanaldi partzialean kontratatu beharrekoak, hautapen prozeduran dituen eskubideei uko egin die eta ez du kontratua sinatu horretarako zuen epean; txanda irekiko beste bat ez da lanpostuaz jabetu horretarako ezarri zen epearen barnean.

Kontuan izanik aurrekoa, deialdiaren 1.3, 7.4, 9.5 eta 9.6 oinarrietan xedatutakoa eta igoera txandan probak gainditu dituen beste inor ez dagoela, bidezko da izendapen proposamena eta kontratazioa berriro ere osatzea eta probak gainditu dituztenen txanda irekiko zerrendan hurrengo 7 izangaiak bertan sartzea. Jarraian zerrendatzen dira: María Teresa Capilla Gómez, Ignacio Beloki Prieto, Elisa Rodríguez Astiz, María Anunciación Armendáriz Anduela, José Garciarena Elizalde, Daniel Goñi Lara eta Inés Andueza Irurzun.

Deialdiaren 7.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaletan, orain proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.

Zuzendaritza Nagusi horretan (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) agirien aurkezpena errazteko inprimakiak daude interesdunen eskura.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 11n.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F0921402