110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketak 2009ko ekitaldiko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2009ko ekainaren 26an eta abuztuaren 6an egindako osoko bilkuretan, hasiera batean onetsi zituen I/2009 eta II/2009 espedienteak, 2009ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketei buruzkoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2009ko abuztuaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0921058