110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Iragarkia

Esteribarko Udalak, 2009ko abuztuaren 13an, onetsi zuen 66/13,2 kV-eko banaketarako transformazio azpiestazioa Ollokin egiteko desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespenak berekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra. Ukitutako ondasun eta jabearen zerrenda hori iragarri da, interesa izan dezaketenek alegazioak aurkez ditzaten, baita akatsak zuzentzeko eta ondasunak deskribatzeko ere.

"Banaketarako transformazio azpiestazioa Ollokin paratzea"

Poligonoa: 1. Lurzatia: 64. Azalera: 2.737,98m2. Okupatu beharreko azalera: 206m2. Jabea: M.ª Pilar García Ramírez de la Piscina. NAN: 50.262.962.

Esteribarren, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkatea, Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0921055