110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintza Hitzarmenaren proiektua.
Hasierako onespena

Udalak Transiratoki, S.L.rekin Hirigintza Hitzarmena sinatzea onetsi zuen hasiera batean; horren helburua da 7. poligonoko hiri 1077. lurzatiaren (Bizkarreta-Gerendiain) hirigintza aprobetxamenduaren %10 utzi ordez, horren balioa ordaintzea dirutan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erron, 2009ko abuztuaren 14an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0920988