110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

A.-Erabakitzen diren kreditu sorrerak eta gehikuntzak:

-1. aldaketaren espedientea:

Kontu-saila: 1 432 60101.-Konponketak eremu publikoetan. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Gehitzen den kreditua: 16.505,05 euro. Guztira: 16.505,05 euro.

Kontu-saila: 1 581 69202.-Iturmututa-Armala bidearen hobekuntza partziala. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Gehitzen den kreditua: 22.230,02 euro. Guztira: 22.230,02 euro.

Finantzabidea:

1 72001 kontu-saila.-"Diru-laguntza Iturmutueta-Armala bidearen hobekuntza partzialerako." 22.230,02 euro.

1 72002 kontu-saila.-"Diru-languntza eremu publikoetako konponketetarako". 16.505,05 euro.

Elgorriagan, 2009ko abuztuaren 14an.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0920980