110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2008ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2009ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuta, eta arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da tarifen eranskineko I. epigrafeko I.2 ataleko aldaketa hau:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak

1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal).

Saltokiak hilabeterako, hiruhilekorako, seihilekorako eta urtebeterako esleituko dira; aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

-Hilabetean: 112,35 euro.

-Hiruhilekoan: 307,65 euro.

-Seihilekoan: 544,95 euro.

-Urtean: 961,80 euro.

Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako esleitzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez eta 31,50 euro ordainduta.

Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa.

Eguesen, 2009ko abuztuaren 18an.-Alkate udalburua, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0921147