110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, lurzoru urbanizaezinari dagokionez (2. poligonoko 591. lurzatia); 591. lurzatiari esleitutako sailkapena aldatzen da oihan lurzoru urbanizaezin izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezin izatera, Jorge Iribarren Arretxea jaunak egin proposamenaren eta espedienteari erantsi eta Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatu dokumentazio teknikoaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2009ko abuztuaren 5ean.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0921125