110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Parte-hartze sozialaren prozesua irekitzea
Lurralde Okupazioko Modelo eta Estrategiarako

Doneztebeko Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin bilkuran, parte-hartze sozialaren prozesua irekitzea erabaki zuen Doneztebeko Lurralde Okupazioko Modelo eta Estrategiarako.

Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurrei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 70.2 artikuluan xedatua aplikatuz, Lurralde Okupazioko Modeloak eta Estrategiak parte-hartze sozial baten prozesua iraganen du, hilabeteko jendaurreko epea irekita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Donezteben, 2009ko abuztuaren 17an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0921124