110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Hirigintza hitzarmena, 5. banaketa eremuko 5.6 sektorean.
Behin betiko onespena

Cintruenigoko alkateak, abuztuaren 18ko 549/2009 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udalaren eta Construcciones Hermanos Garbayo Chivite, S.L.ren artean sinatu beharreko kudeaketarako hirigintza hitzarmena, 5. banaketa eremuko 5.6 sektoreko hirigintza aprobetxamendua dirutan taxutzeko prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2009ko abuztuaren 18an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0921074