110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eginkizunak ordeztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak bertze baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.

Abuztuaren 10etik 31ra, biak barne, udalerritik kanpo izan behar dut.

Aipatu legeriak emandako eskurantzak erabiliz.

Ebatzi dut:

1. María Olga Mesa Romeo alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, Castejongo udal mugapetik kanpo naizenean, abuztuaren 10etik 31ra, biak barne.

2. Olga Mesa Romeori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Castejonen, 2009ko abuztuaren 7an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0921050