110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Udalaren 2009ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea 2009ko udal aurrekontuan, Arga ugaldearen ibilgua sendotzeko lurrak erosteko gastuei aurre egin beharrez.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0920963