110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

2009ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu zen, ekainaren 22an, Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskinaren aldaketaz.

Jendaurreko epea bukatu eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen jarraian argitaratzen da testua, osorik:

1.4 epigrafearen testua honekin ordezkatzea:

Bertzelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten bertze batzuk, metro karratu edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa:

-Egunean, lehen 30 egunean, 0,40 euro; eta ondokoetan, 0,04 euro.

Burlatan, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0920960