110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

2009ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an, ordenantza fiskal hauen tarifetako aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

a) Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

b) Lizentziak emateko eta hirigintzako bertze jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurreko epea bukatu eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, argitara ematen da ordenantza hauetan sarturiko aldaketen testua osorik.

a) Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5. artikulua. Tarifak:

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko. 1,50 euro bakoitzeko.

b) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak. 0,20 euro orri bakoitzeko.

2. Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak, interesa duen alderdiak eskaturik: 0,75 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Hiri antolamenduaren planoak, D4ko kopia bakoitzeko, 0,20 euro.

b) Merkatuetan saltokiak ustiatzeko eta haien gaineko eskubideak lagatzeko kontzesio administratiboak: 70 euro.

b) Lizentziak emateko eta hirigintzako bertze jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza.

Bertizaranan, 2009ko abuztuaren 17an.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

TARIFEN ERANSKINA

1. 3. artikuluko A),B) eta C) atalak.

3. artikuluko A), B) eta C) ataletan aipatzen diren jarduketen tarifa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5, ohiko eta gau eta eguneko bizitegia den lehen etxebizitza zaharberritzeko obretan, eta obra gauzatzeko aurrekontuaren %2, ohiko eta gau eta eguneko bizitegia den lehen etxebizitza zaharberritzeko obretan, inolako jardueretan aritzen ez bada.

Nolanahi ere, gutieneko tarifa ezarri da lizentzia bakoitza tramitatzeagatik, 30 eurokoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: L0921048