110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa

Baztango Batzar Nagusiak ondoko herrilur hau hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, 2009ko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean:

Mendona alderdian dagoen lursaila, 1. poligonoko 111 eta 113. lurzatiak, guztira 4.286,76 m²ko azalera duen hondar bidea.

Desafektazioaren xedea da beste batekin trukatzea. Bigarren hori Epifanio Sarratea Ezpondaren jabetza partikularra da, 2. poligonoko 455, 480 eta 481 lurzatiak, 9.224,91 m²ko azalerakoa.

Espedienteari lotutako perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Elizondon (Baztan), 2009ko abuztuaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0920982