110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa xehakatua Artziko Udal Planeko 21. lurzatian,
Uritzen baitago. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artziko Udal Planeko 21. lurzatian, Uritzen baitago, María Pilar Monaut Monautek sustatu duen aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Artzibarren, 2009ko abuztuaren 18an.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0921274