110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Ediktua

Tokiko Gobernu Batzarrak ondoko erabaki hauek hartu zituen 2009ko abuztuaren 13ko bilkuran:

a) Taxoareko hiriguneko ondoko lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, ondoren trukatzeko.

"1. lurzatia. -Taxoareko UCH38T exekuzio unitatearen birzatiketa proiektuaren ondorioz sortutako orubea. Sotoan, beheko solairuan, lehenengo solairuan eta teilatupean da eraikigarria, Aranguren ibarreko Arau Subsidiarioetan eta unitatearen xehetasun azterlanean ezarritako baldintza teknikoekin bat. 417 metro koadroko azalera du. Mugak: iparraldean, 3. poligonoko 17 eta 19. katastroko lurzatiak; hegoaldean, bide ireki berria; ekialdean, La Fuente kalea; eta mendebaldean, katastroko 3. poligonoko 21. lurzatia."

b) Kale Nagusian, plaza publiko bat eginen den inguruan, lurzati bat edo bat baino gehiago dauzkaten jabeei deitzea, trukaketan parte hartu nahi badute.

c) Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, trukaketan parte hartu nahi dutenei hamabost eguneko epea emanez.

Mutiloabeitin, 2009ko abuztuaren 14an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0920978