110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2009ko uztailaren 1eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planean Galdioko 11. poligonoko 94. lurzatiari dagokionez Ecay Lorz ahizpek sustatu duten aldaketa xehakatua.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Allinen, 2009ko uztailaren 3an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0921279