110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

María Ascensión Gárriz Ripa Allingo Udaleko alkate udalburuak, 2009ko abuztuaren 13an eman Alkatetzako ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Zubielkiko UE-4 unitateko urbanizazio proiektua, Lezaun Munárriz teknikariak prestatu eta aurkeztua, Alejandro Iriberri Aramendía jaunak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Allinen, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0921151