110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2009ko abuztuaren 18an. Hona haren testu osoa:

2009ko abuztuaren 20tik irailaren 3ra, biak barne, Udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantzien eskuordetza egitea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Egun horietan Rafael Iñigo Erdozain lehen alkateordea ere herritik kanpo egonen denez.

Ebatzi dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzietarako Diego Lizarraga Fernández bigarren alkateordea eskuordetzea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aberin-Muniainen, 2009ko abuztuaren18an.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0921112