110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 8an emandako 1588/2009 Ebazpenaren bitartez, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari izateko lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2009ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

Laura Aguado Escribano, Alberto Aznárez Goyena, María Paz Ezcurra Barrena eta Isabel Aranda Elcuaz Górriz jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dituzte deialdi haren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko abuztuaren 21ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0921278