110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1314/2009 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Goitikutxa ENSak (197 NA) 2009ko apirilaren 20an egindako batzar nagusian sozietatea desegiteari buruz hartutako erabakiei buruzkoa.

Legezko xedapen hauekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren arlo honetako eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; Eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Goitikutxa ENSak (197 NA) 2009ko apirilaren 20an egindako bazkideen batzar nagusian sozietatea desegiteari buruz hartutako erabakiak ontzat hartzea eta inskriba daitezela agintzea.

2. Ebazpen hau Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesdunari eta Estatuko Administrazioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 7an.-Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0921034