110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

634/2009 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Mutiloagoitiko industrialdeko txatartegi bati dagokion Ingurumen baimen integratuaren espedienteari Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez egitea erabakitzen duena. Sustatzailea Transportes y Chatarras Gorricho, S.L. da.

2009ko abuztuaren 11n Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuan sartu da arestian aipaturiko espedienteari buruzko kontsulta, administrazioaren beste edozein esku-hartze abian jarri baino lehen proiektuak ingurumenean izanen duen eraginaren gaineko ebaluazioa egin behar ote den erabakitzeko, besteak beste, ingurumenaren arloan indarra duten legezko irizpideei jarraikiz.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezartzen denez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak erabaki beharko du 2A eranskineko proiektu batek ingurumenean izanen duen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez, 3C eranskinean dauden ingurumen arloko irizpideak aintzat harturik. Betiere, erabakiaren arrazoiak azaldu beharko ditu. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen Erregelamendua garatu zuen.

3C eranskinean ezartzen denari jarraikiz, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan lezakeen eragina aztertuta, jo da ez dela ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren pean jarri behar, arrazoi hauengatik:

-Jarduera ingurumen baliorik zaindu beharrik ez duen industrialde baten barruan egiten da (Mutiloagoitiko industrialdea). Instalazioak dagoeneko hor daude eta industrialdeko industria gunean sarturik daude, bertako beste nabe eta industria jarduera hurbil batzuen artean ezkutaturik; beraz, ez da espero ingurumenaren eta paisaiaren gaineko ukipen handiagorik orain arte sortutakoa baino.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Transportes y Chatarras Gorricho, S.L.k sustaturik, Mutiloagoitiko industrialdeko txatartegi bati dagokion Ingurumen baimen integratuaren espedienteak ez du Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa egin beharrik, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen Erregelamendua garatu duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuko 3.C eranskineko ingurumen irizpideak aplikatuz.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Baimen Bulegoari, Arangurengo Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 17an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0921141