110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

120/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Carlos Selesio Adrados Carazo jauna, Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskarazko Prestakuntza Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Carlos Selesio Adrados Carazo jauna, Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskarazko Prestakuntza Ataleko burua, kargutik kentzea 2009ko uztailaren 31tik aurrerako ondorioekin, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko uztailaren 1ean.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0921293