110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Enpresako zuzendari nagusiak uztailaren 29an eman 1815/2009 Ebazpenarena. Horren bidez, kanpo-merkataritzaren arloko prestakuntza jarduerak antolatzeko diru-laguntzen 2009ko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an, "Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak" izeneko 1.4. idatz-zatian, 10268. orrialdetik 10270. orrialdera bitarte. Akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da, akats zuzenketa hau argitaratuz.

10270. orrian, eskuineko zutabean, 10. oinarrian, 2. atalean, hau dio:

"2. Deialdi honi Batzordearen 2001eko urtarrilaren 12ko 68/2001 EE Erregelamendua aplikatuko zaio, prestakuntzarako laguntzei buruzko EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (L 10 AO, 2001-01-13koa).

Honela behar du:

"2. Deialdi honi Batzordearen abuztuaren 6ko 800/2008 EE Erregelamendua aplikatuko zaio. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko Erregelamendu Orokorra), EBAO L 214, 2008ko abuztuaren 9koa."

Iruñean, 2009ko abuztuaren 17an.-Enpresako zuzendari nagusiaren ordez, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuko zuzendaria, Carlos López Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F0921047