110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRURTZUN

Biztanleen udal erroldan iraungitzeagatik
emandako bajen jakinarazpena

Irurtzungo alkateak ebatzi du eranskinean zehazten diren pertsonei Udal honetako Biztanleen Erroldan baja ematea, haien izen-ematea iraungi baita. Baja horiek Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16. artikuluaren (14/2003 Lege Organikoak aldatua) arabera egingo dira. Bajaren data interesdunari jakinarazten zaion egunekoa izango da, edo bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunekoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egiterik izan ez denez, jakinarazpena aipatutako Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraituz egingo da.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoetakoren bat jarri ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren eskumeneko organoari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Irurtzun, 2009ko abuztuaren 21a.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

eranskina

Esp.: 164/2009.

Izena eta abizenak: Mohamed Hajjaj.

Egoitz. Tx. edo pasap.: X08335994 N.

Jaiotze-data: 18/12/1980.

Naziotasun herria: Marruecos.

Iraung. data: 2009/07/31.

Esp.: 164/2009.

Izena eta abizenak: Ahmed Khlifa.

Egoitz. Tx. edo pasap.: X01015346 B.

Jaiotze-data: 28/11/1965.

Naziotasun herria: Marruecos.

Iraung. data: 2009/05/23.

Esp.: 164/2009.

Izena eta abizenak: Claudiane Oliveira Nogueira.

Egoitz. Tx. edo pasap.: X08077056 P.

Jaiotze-data: 23/11/1981.

Naziotasun herria: Brasil.

Iraung. data: 2009/03/27.

Iragarkiaren kodea: L0921271