110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2017/2009 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Autoetarako II. Renove Plana 2009" delakoaren diru-laguntzen deialdian kreditua askatu, aurrekontua doitu eta baimenduriko gastua gehitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak, martxoaren 18ko 677/2009 Ebazpenaren bidez, "Autoetarako Renove Plana 2009" onetsi zuen. Horren bidez, ibilgailu zaharrak baztertu eta haien ordez hain kutsagarriak ez direnak sustatu nahi ziren. Halaber, laguntza horiek Nafarroako Gobernuak krisiaren kontra harturiko neurrien barruan daude eta Foru Komunitateko jarduera ekonomikoa dinamizatzeko osagarri garrantzitsu bat izan dira.

Espainiako Gobernuak 2000E Plana abian jarri zuenean, erabaki zen "Autoetarako Renove Plana 2009" delakoa bukatutzat ematea (Enpresako zuzendari nagusiak maiatzaren 9an eman 1240/2009 Ebazpena) eta "Autoetarako II. Renove Plana 2009", 2000 E Planera egokitzen zena, abiaraztea (maiatzaren 29ko 1366/2009 Ebazpena). "Autoetarako II. Renove Plana 2009" delakoan baimenduriko gastua 2.000.000 eurokoa zen. Hala ere, xedatzen zen diru-kopuru hori gehitzen ahalko zela aurrekontuetan dirurik bazen.

"Autoetarako Renove Plana 2009" delakorako hasiera batean 4.000.000 euro erabili ziren. Hala ere, tramitatu diren edo tramitatzen ari diren eskaerekin, gaur egun 514.000 euro daude, konpromisorik gabe geldituko direnak. Bi planek helburu bera dutenez, bidezkoa da aurrekontuetatik sobratu den diru hori "Autoetarako II. Renove Plana 2009" delakoan erabiltzea, bertan baimenduriko gastua gehiturik.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak irailaren 27an eman 285/2007 Foru Aginduarekin bat, organoko titularra ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. "Autoetarako Renove Plana 2009" diru-laguntzen deialdiko (2009ko gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. 2009ko Renove Plana" izeneko 810003-81140-7800-425205 kontu-saileko) 514.000 euro askatzea.

2. 2009ko gastu aurrekontuan, doitze hau egitea, kontabilitateko ohar hau sortzen duena:

-Abonuak:

810003-81140-7800-425206: Krisiaren kontrako neurriak. "Autoetarako II. Renove Plana 2009" (autoak eta garraioak): 514.000 euro.

Abonuak, guztira: 514.000 euro.

-Karguak:

810002-81140-7800-425205: Krisiaren kontrako neurriak. Renove Ibilgailuak 2009: 514.000 euro.

Karguak, guztira; 514.000 euro.

3. "Autoetarako II. Renove Plana 2009" diru-laguntzen deialdian baimenduriko gastuari 514.000 euro gehitzea, 2009ko gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Autoetarako II. Renove Plana 2009 (euroak eta garraioak)" izeneko 810003-81140-7800-425206 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 19an.-Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Enpresako zuzendari nagusiaren ordez, Juan Carlos Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: F0921221