110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1190/2009 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, toki entitateek oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan oztopo arkitektonikoak kentzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdia ebazten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak apirilaren 16an emandako 153/2009 Foru Aginduaren bidez, toki entitateek oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan oztopo arkitektonikoak kentzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Ikusirik Balorazio Batzordearen 2009ko uztailaren 24ko akta eta Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, non deialdia ebaztea proposatzen baita.

Deialdiaren 9.2 oinarriarekin bat, ebatzi da, puntuazioan Vianako Udalarekin berdinduta izan arren, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen alde egitea, balorazioaren a) atalean puntuaziorik altuena lortzeagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki entitateek oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan oztopo arkitektonikoak kentzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren oinarriei jarraikiz, ondotik adierazten diren diru-laguntzak ematea eta dagokien gastua xedatzea "Toki entitateentzako transferentziak oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan oztopo arkitektonikoak kentzeko" izeneko 900001 91400 7609 231300 kontu-sailaren kargura:

-Noaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari (IFZ: G31532989) ehun eta berrogeita hamaika mila zazpiehun eta hamar euro eta hamahiru zentimoko (151.710,13) diru-laguntza, urte anitzekoa. Gastua honela egotzi da: hirurogei mila seiehun eta laurogeita lau euro eta bost zentimo (60.684,05) 2009ko gastuen aurrekontuen kontura eta laurogeita hamaika mila hogeita sei euro eta zortzi zentimo (91.026,08) 2010eko aurrekontuen kargura, oinarrizko gizarte zerbitzuen lokalaren zaharberritze osoaren proiekturako, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta sarbideak hobetzeko. Diru-laguntza hori aurrekontu onartuaren %80 da. Aurrekontu onartua ehun eta laurogeita bederatzi mila seiehun eta hogeita hamazazpi euro eta hirurogeita sei zentimokoa da (189.637,66). Proiektuak 44 puntu lortu ditu guztira.

Altzariak eta ekipamendua erostea ez da deialdi honetako diru-laguntzen xede.

-Berriozarko Udalari (IFZ: P3190300H) berrogeita zazpi mila berrehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hogeita bi zentimoko (47.279,21) diru-laguntza, 2009ko gastuen aurrekontuen kargura, oinarrizko gizarte zerbitzuak lekuz aldatzeko egokituko den lokalean igogailu bat jartzeko proiektuarentzat, horrela oztopo arkitektonikoak kendu eta sarbideak hobetuko baitira. Diru-laguntza hori aurrekontu onartuaren %80 da. Aurrekontu onartua berrogeita hemeretzi mila laurogeita hemeretzi euro eta zentimo batekoa da (59.099,01). Proiektuak 43 puntu lortu ditu guztira.

-Ultzamako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari (IFZ: G31373830) hogeita hamabost mila ehun eta hiru euro eta hogeita bat zentimoko (35.103,21) diru-laguntza, 2009ko gastuen aurrekontuen kargura, lokal bat egokitzeko proiektuarentzat, oinarrizko gizarte zerbitzua lekuz aldatzeko, horrela oztopo arkitektonikoak kendu eta sarbideak hobetuko baitira. Diru-laguntza hori aurrekontu onartuaren %80 da. Aurrekontu onartua berrogeita hiru mila zortziehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta zentimo batekoa da (43.879,01). Proiektuak 42 puntu lortu ditu guztira.

-Leitzako Udalari (IFZ: P3114800J) laurogeita bederatzi mila zortziehun eta berrogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamalau zentimoko (89.853,74) diru-laguntza, 2009ko gastuen aurrekontuaren kargura, oinarrizko gizarte zerbitzuaren lokala lekuz aldatzeko eta egokitzeko proiektuarentzat, horrela oztopo arkitektonikoak kendu eta sarbideak hobetuko baitira. Diru-laguntza hori aurrekontu onartuaren %80koa da. Aurrekontu onartua ehun eta hamabi mila hirurehun eta hamazazpi euro eta hamazazpi zentimokoa da (112.317,17). Proiektuak 41,50 puntu lortu ditu guztira.

-Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari (IFZ: G31276488) ehun eta laurogeita bost mila hirurehun eta hirurogeita bi euro eta laurogeita hamaika zentimoko (185.362,91) diru-laguntza, 2009ko gastuen aurrekontuen kargura, lokal bat erosi eta zaharberritzeko proiektuarentzat, oinarrizko gizarte zerbitzua lekuz aldatzeko, horrela oztopo arkitektonikoak kendu eta sarbideak hobetuko baitira. Diru-laguntza hori aurrekontu onartuaren %80 da. Aurrekontu onartua berrehun eta hogeita hamaika mila zazpiehun eta hiru euro eta hirurogeita lau zentimokoa da (231.703,64). Proiektuak 40 puntu lortu ditu guztira.

Toki entitateak aurkeztu duen aurrekontuaren %75 onartu da, izan ere, oinarrizko gizarte zerbitzuaren bulegoetan inbertituko dena horixe izanen dela uste da.

-Vianako Udalari (IFZ: P3125100B) laurogeita bi mila laurehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita bost zentimoko diru-laguntza (82.499,25), urte anitzekoa. Gastua honela egotzi da: hamabost mila ehun eta laurogeita lau euro eta laurogei zentimo (15.184,80) 2009ko gastuen aurrekontuaren kontura (gainerakoa aurrekontuan dirua izan arte) eta hirurogeita zazpi mila hirurehun eta hamalau euro eta berrogeita bost zentimo (67.314,45) 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura, "Balcón de Toros" eraikina egokitzeko proiektuarentzat, oinarrizko gizarte zerbitzua lekuz aldatzeko, horrela oztopo arkitektonikoak kendu eta sarbideak hobetuko baitira. Diru-laguntza hori aurrekontu onartuaren %58,83 da. Aurrekontu onartua ehun eta berrogei mila berrehun eta hogeita hemezortzi euro eta berrogeita hiru zentimokoa da (140.238,43). Proiektuak 40 puntu lortu ditu guztira.

2. Honako eskaera hauek ukatzea, aurrekontuko diru-izendapenik ez baitago:

-Aezkoako Batzarre Nagusiari (IFZ: P3175000C) Batzarreko eraikinaren beheko oineko komunetan oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuarentzat eskatutako diru-laguntza ukatzea, aurrekontuan diru-izendapenik ez baitago. Proiektuak 30 puntu lortu ditu guztira.

-Orkoiengo Udalari (IFZ: P3190800G) oinarrizko gizarte zerbitzuen udal bulegoetako sarbideak berritu eta, horrela, oztopoak kendu eta sarbideak hobetzeko proiektuarentzat eskatutako diru-laguntza ukatzea, aurrekontuan diru-izendapenik ez baitago. Proiektuak 29 puntu lortu ditu guztira.

-Iruñeko Udalari (IFZ: P3120100G) Txantrean haur eta nerabeentzako programa kokatzen den lokalean eskailera-igogailu bat jartzeko eta, horrela, oztopoak kendu eta sarbideak hobetzeko proiektuarentzat eskatutako diru-laguntza ukatzea, aurrekontuan diru-izendapenik ez baitago. Proiektuak 28,50 puntu lortu ditu guztira.

3. Deialdiaren 11.4 oinarriko bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraikiz, toki entitateek 60 eguneko epean aurkeztu behar dute exekuzio proiektua, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik hasita.

4. Ordaintzeko modua eta baldintzak deialdiaren hamabigarren oinarrian ezarritakoak dira. Diru-laguntzak aipatutako kontu-sailen kargura ordainduko dira.

5. 2010eko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan oztopo arkitektonikoak kentzeko" izeneko 900001 91400 7609 231300 kontu-sailetik ehun eta bat mila seiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita zortzi zentimoko gastua (101.659,48) egiteko baimena kentzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta entitate interesdunei jakinaraztea behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea administrazio bidea amaitzen duela eta honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

7. Ebazpen hau igortzea Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura, Balorazio Batzordeko kideei, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Inbertsio eta Obra Atalera, Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 11n.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0920938