110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Osoko Bilkuraren 2009ko apirilaren 23ko akordioa ezin izan zaienez jakinarazi María Asunción Langara Usandizaga andreari eta Vera-Muniain Promociones S.L.ri, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

"Udal plan orokorraren egiturazko aldaketa, 4. Lurzoru Urbanizagarri Sektorizatugabekoa (SUNS4), hasiera batez onestea.

Ikusirik, Udal Plan Orokorraren antolamenduko determinazioen egiturazko aldaketaren proiektua, 4. lurzoru urbanizagarri sektorizatugabekoan egitekoa (SUNS4).

Proiektua: Xabier Lopez de Uralde arkitektoak egina, 2009ko martxokoa.

Ikusirik, Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 322.1.a) artikuluari jarraikiz Idazkaritzak egindako txostena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2), 70., 71. artikuluekin eta beste artikulu batzuekin bat etorriz.

Gehiengo osoarekin, erabaki da:

1. Lehen adierazi den Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa, 4. lurzoru urbanizagarri sektorizatugabekoa (SUNS4), hasiera batez onestea.

2. Aipatu aldaketa hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarri ondotik.

3. Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bidaltzea hasiera batez onetsitako aldaketa hau, behar den txosten orokorra egin dezan.

4. Hasiera batez onetsitako aldaketa hau Kantaurialdeko Ur Konfederaziora bidaltzea behar den txostena egin dezan.

5. Udal Plan Orokorraren aldaketa honek eragindako zonaldean, hots, Plan horretako 4. lurzoru urbanizagarri sektorizatugabeko eremuan, obra baimenak ematea etenik gelditu dela adieraztea.

6. 4. lurzoru urbanizagarri sektorizatugabeko eremuko jabeei erabaki hau jakinaraztea."

Beran, 2009ko abuztuaren 14ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0921143