110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketak 2009ko aurrekontu arruntean. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2009ko martxoaren 24ko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1195 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan eta Aurrekontu eta gastu publikoei buruzko irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik egiten ez bada, jendaurreko epea iragan ondoren hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Garesen, 2009ko abuztuaren 20an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0921242