110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontua, eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 27an egindako bileran, 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko oholetan, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, Nafarroako Ogasunei buruzko Legeko 277. artikuluarekin bat, behin betikoz onetsitzat joko da; kapituluka laburturik argitaratzen da.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 305.558,90 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurren aprobetxamenduak: 80,00 euro.

Diru-sarrerak guztira: 305.638,90 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 86.528,63 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 57.050,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 162.060,27 euro.

Gastuak guztira: 305.638,90 euro.

Arantzan, 2009ko abuztuaren 20an.-Lehendakaria, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0921210