110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1298/2009 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak maiatzaren 26an emandako 88/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, "El Montecillo" alderdian jarduera ekonomikoetarako eremu bat jartzeko.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, maiatzaren 26ko 88/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, "El Montecillo" alderdian jarduera ekonomikoetarako eremu bat jartzeko, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak maiatzaren 26an emandako 88/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zuen Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, "El Montecillo" alderdian jarduera ekonomikoetarako eremu bat jartzeko. Foru agindu haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Ablitasko Udalari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 13an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

88/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, "El Montecillo" alderdian jarduera ekonomikoetarako eremu bat jartzeko, behin betiko onesten duena.

Ablitasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, "El Montecillo" alderdian jarduera ekonomikoetarako eremu bat jartzeko, baina determinazio hauekin:

-Departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiak 2006ko maiatzaren 8ko txosteneko gogoetekin bat, 35/2002 Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 53.5.b artikulua betetzeko behar diren aparkatokiak, jabari pribatuko eremuetan eraikiko direnak, sarrera eta erabilera publikoa duten guneetan kokatu behar dira, inolako zortasunik gabe, eta halaxe agertu behar du industrialdeko arautegian.

-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren 2007/19480 espedienteko txostenean ezarritakoak.

-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 00330/2009 Ebazpenaren 2. puntuan aipatzen diren baldintzak. Horren bidez, Ingurumen ondorioen adierazpena egin zen.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin bat aurkeztu beharko da, determinazio hura eta departamentuak hura tramitatzean eginiko errekerimenduak biltzen dituena. Determinazioaren arabera, jabari pribatuko guneetan kokaturiko erabilera publikoko aparkalekuak sarrera eta erabilera publikoa duten guneetan kokatu behar dira, inolako zortasunik gabe.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru Agindu hau Ablitasko Udalari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 26an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez."

Iragarkiaren kodea: F0921053