110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

Langileen zerrenda

-Euskara teknikaria. Lan kontratatu finkoa. Betetzeko era: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean eta eszedentzian. Maila: B. Osagarria: % 35. Antzinatasuna: 3 hirurteko. Euskaraz jakitea beharrezkoa da; hizkuntza eskakizuna: 2HE (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak egindako txostenaren arabera).

-Euskara teknikaria. Lan kontratatu finkoa. Betetzeko era: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean. Maila: B. Osagarria: % 25. Antzintasuna: 1. hirurteko. Euskaraz jakitea beharrezkoa da; hizkuntza eskakizuna: 2HE (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak egindako txostenaren arabera).

-Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik.

Izenen zerrenda

Patricia Arburua Etxeberria: euskara teknikaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean 2009ko urtarrilaren 16a arte; ondotik, eszedentzian.

Urko Ikardo Enparan. Euskara teknikaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Arantzan, 2009ko abuztuaren 20an.-Mankomunitateko burua, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0921209