110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

1/2009 aldaketa aurrekontuan

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2009ko apirilaren 20ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuan 01/2009 aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, nahi duenak aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Irurtzunen, 2009ko uztailaren 24an.-Mankomunitateko burua, José Luis Viñas Estudillo.

Iragarkiaren kodea: L0921045