110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udal ordenantza, Zehapenak komunitatearen onerako lanak eginez ordezkatzeko oinarriak arautzen dituena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak , 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zehapenak komunitatearen onerako lanak eginez ordezkatzeko oinarriak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0920964