110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketa: 7511-64800 Turismo gidarako bideoa. Zenbatekoa: 25.357,60.

Aldaketa: finantzabidea, baja, deuseztatzeagatik. Zenbatekoa: -.

Aldaketa: 432-60103 Inbertsioa, karriketan. Zenbatekoa: -25.357,60.

Vianan, 2009ko abuztuaren 14an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0920983