110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

87/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzaileko jarduketetariko bat da.

Proiektuak biltzen ditu NA-700 errepidearen bide-bikoizketa, Orkoiengo saihesbidearen (PA-30) bukaerako biribilgunearen eta mendebaldeko ingurabideko Arrazuriko lotunearen artean, egiteko beharrezkoak diren obrak. Aldatu beharreko errepide tarteak zazpirehun metroko luzera du.

Proiektatutako lanak Orkoiengo eta Oltzako udal mugapeetan gauzatuko dira.

Gaurko lotunearen tipologia aldatuko da bi biribilgune itxi eraikiz, bakoitza mendebaldeko ingurabide azpiko pasabidearen alde banatan kokaturik. Biribilgune horien arteko bidea ere bikoiztuko da.

Gaurko trazadura mantendu da, mendebaldeko ingurabidearekin lotzeko biribilguneak aldatzeagatik beharrezkoak ziren egokitzapenak egin badira ere.

Plataforma berriak bi galtzada ditu, norabide bakoitzeko bina erreirekin, metro bateko zabalera duen erdibitzaile batek bereiztuak. Erreiak 3,50 metroko zablera du. Barruko bazterbidea 0,50 metrokoa da eta kanpokoa metro batekoa.

Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betez, proiektuak Ingurumen ukipenen txostena dauka, aldekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2009ko maiatzaren 29an emana.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko eta Orkoiengo eta Oltzako herriko etxeetako bulegoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Orkoiengo eta Oltzako udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 20an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

"ORKOIENGO SAIHESBIDEA-ARAZURIKO LOTUNEA TARTEAREN BIKOIZKETA" ERAIKUNTZA PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZKIA

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

DESJ. m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

Orkoiengo udal mugapea

OR-1

Orkoiengo Udala

Iturgarain plaza z.g. (Orkoien)

491

1

945

Lurzorua

OR-2

Iberdrola S.A

Cardenal Gardoqui, 8 (Bilbo)

325

2.033

1

1

196

196

Zoladura

Lurzorua

OR-3

Iribarren Larumbe, Gerardo

San Miguel kalea, 8 (Orkoien)

686

1

197A

Lehorreko alorra

OR-4

Navarra de Suelo Industrial S.A

Blas de la Serna, 1 (Iruña)

314

1

968

Lehorreko alorra

OR-5

Iberdrola S.A

Cardenal Gardoqui, 8 (Bilbo)

4.470

1

202B

Larreak

OR-6

Barbarin Logroño, Beatriz

Nueva, 30 (Iruña)

Barbarin Logroño, María Teresa

Nueva, 30 (Iruña)

Barbarin Logroño, Martín

Mayor, zk.g. (Morentin)

1.365

174

1

1

200A

200B

Lehorreko alorra

Larreak

Oltzako udal mugapea

OL-2

Lezáun Labiano, Jesús María

San Juan, 8 (Arazuri)

1.558

2

629A

Lehorreko alorra

OL-3

Autopistas de Navarra S.A.

Conde Rodezno, 8 (Iruña)

920

2

554

Elkorra

OL-4

Autopistas de Navarra S.A.

Conde Rodezno, 8 (Iruña)

1.345

2

555

Elkorra

OL-5

Huarte Zalba, María Esperanza

San Juan, 10 (Arazuri)

769

84

2

2

237A

237B

Lehorreko alorra

Larreak

OL-6

Arazuriko Kontzejuaren herrilurrak

Kalerik gabe (Arazuri)

23

38

2

2

238B

238D

Lurzorua

Larreak

OL-8

Lecumberri Gárriz, María Mercedes

Lecumberri Gárriz, María Pilar

Santa María, 4 (Arazuri)

Lecumberri Gárriz, José María

Irunbidea, 2 D (Orkoien)

Izurdiaga Unanua, María Trinidad

Santa Lucía, 7 (Arazuri)

166

2

288

Lehorreko alorra

OL-9

Autopistas de Navarra S.A.

Conde Rodezno, 8 (Iruña)

200

2

556

Elkorra

OL-10

Lecumberri Gárriz, María Mercedes

Lecumberri Gárriz, María Pilar

Santa María, 4 (Arazuri)

Lecumberri Gárriz, José María

Irunbidea, 2 D (Orkoien)

Izurdiaga Unanua, María Trinidad

Santa Lucía, 7 (Arazuri)

1.864

2

257

Lehorreko alorra

OL-11

Castillo Pérez Muniáin, María Soledad

Etxauri, 3 (Arazuri)

768

222

2

2

258A

258B

Larreak

Lehorreko alorra

OL-12

Castillo Pérez Muniáin, María Soledad

Etxauri, 3 (Arazuri)

89

2

474

Lurzorua

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK

HONDAKINDEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZKIA

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

DESJ. m2

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

Orkoiengo udal mugapea

OR-7

Murillo Azcona, José Ramón

Irunbidea, 15 (Orkoien)

1.607

1

129

Lehorreko alorra.

OR-8

Urrizola Elizondo, Pedro Javier

San Miguel, 29 (Orkoien)

2.887

1

583

Lehorreko alorra.

OR-9

Isabal Equiza, Conrado

Isabal Equiza, Inés

Lizarra, 1 (Iruña)

Isabal Equiza, María Emilia

Antso Nagusia, 5 (Iruña)

7.542

1.233

1

1

130A

130B

Lehorreko alorra.

Larreak

UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZKIA

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN

EZARPENA

ml-m2

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

m2

HODI

MOTA

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

Orkoiengo udal mugapea

OL-10

Lecumberri Gárriz, M.ª Mercedes

Lecumberri Gárriz, María Pilar

Santa María, 4 (Arazuri)

Lecumberri Gárriz, José María

Irunbidea, 2 D (Orkoien)

Izurdiaga Unanua, María Trinidad

Santa Lucía, 7 (Arazuri)

45,6-114

1.857

Sanea-mendua

2

257

Lehorreko alorra

F0921259

Iragarkiaren kodea: F0921259