110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

2009ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia, eta ez denez erreklamaziorik aurkeztu, erabaki hori behin betikoa bilakatu da. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen aldaketen eta finantzabideen laburpena:

-Kreditu gehikuntza:

Sortzen diren kontu-sailak gastuetan:

1. 314 1600101 kontu-saila, "Gizarte Segurantzako Diruzaintza": 5.582,00 euro.

2. 453 131 kontu-saila, "Peoiak": 14.650,00 euro.

Guztira: 20.232,00 euro.

-Sortzen edo handitzen diren kontu-sailak, diru-sarreretan:

Finantzabidea:

1. 1.45503 kontu-saila, "Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, langile langabeentzat": 16.185,00 euro.

2. 1.870.01 kontu-saila, "Diruzaintzako 2008ko gerakin likidoa sartzea": 4.047,00 euro.

Guztira: 20.232,00 euro.

Sesman, 2009ko abuztuaren 21ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0921272