110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2009ko abuztuaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Sesmako udalerriko Plan Orokorraren antolamendu xehakatuaren aldaketa, María Carmen, Cruz eta Felipe Osés Etayok eskatua eta 2009ko ekainaren 15eko "Sesmako Udal Planeko Aldaketa Puntualari" buruzko agirian definitua. Agiri hori Daniel Casas Cenzano arkitektoak idatzi zuen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia eman zion 2009ko ekainaren 23an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, 2009ko uztailaren 14an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0921113