110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatetza eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2009ko irailaren 1etik 8ra bitarte, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako Francisco Javier Carcavilla Martínez lehen alkateordearen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Ribaforadan, 2009ko abuztuaren 20an.-Alkate udalburua, María Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L0921173