110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRADA

Burutza eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, ni Kontzejuaren mugapetik kanpora joatea aurreikusita dagoenez, honako hau ebatzi dut:

1.-Kontzejuko Burutzari dagozkion eginkizunak Kontzejuko idazkari eta kide Juan Carlos Mar Itúrbideren eskutan uztea, haietan ari dadin, abuztuaren 31tik irailaren 6a arte, biak barne.

2.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Arradan, 2009ko abuztuaren 22an.-Kontzejuko burua, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L0921249