110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ediktua

Udalbatzak hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, 2009ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, eta 2009ko ekainaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da. Haren testua ondotik ematen da.

«Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 202/2009 epaia, 2009-03-30ekoa, administrazioarekiko 254/2008 auzi-errekurtsoan eman dena, María Ángeles Asiáin Urrizolak eta María José Laquidáin Alonsok paratu baitzuten Iruñeko Udalaren 2008ko plantilla organikoaren kontra, negoziazio mahaian dauden sinkatuei kontsulta egin ondoan, erabaki da hasiera batean onestea aldaketa 2008ko plantilla organikoan. Horretarako, 24 eta 29. puntuak sartuko dira 4. eranskinean (Arau osagarriak), honela geldi daitezen:

24.-2006ko plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien 24. puntuan ezarritako prozedura garatuz, bertzerik gabe amortizaturik geldituko dira Obra Zerbitzuaren berrantolamendua errazteko birmoldatzen diren bezainbat lanpostu, Alkatetzaren 2006-04-18ko dekretuaren bidez sortutako egiturarekin bat, eta gisako prozedura erabiliko da Lorategi Zerbitzurako.

29.-Etxeko laguntza zerbitzuaren enpresa publikoa eratzen eta lanean hasten denean, plantilla organikoan lanpostuak hutsik egonik aldi baterako kontrataturik dauden 35 familia langileak plantilla organikoan sartuko dira eta lanpostu horiek, berriz, amortizaturik geldituko dira.

Orobat, behar diren urratsak emanen dira zerbitzu honi atxikitako 5 funtzionarioak enpresa horretara sartzeko, beren eskubideak murriztu gabe eta funtzionario izaten segiturik.

Eman bekio espedienteari erregelamenduzko tramitea.»

Iruñean, 2009ko abuztuaren 17an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0921041