55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2008. urtean garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatze aldera

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2008ko apirilaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, 2008. urtean Garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onetsi zen.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 184.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non aurkeztu:Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0806203